Nortzuk gara?
1989an Getxoko Euskal Pilota Taldea sortu zen Getxon eta inguruetan euskal pilota sustatzeko asmoz. Gure pilotariak txapelketa ofizialetan lehiatzen dira urte osoan zehar eta beste ekitaldi estraofizial batzuk ere antolatzen ditugu. Gainera, haur txikiagoentzako hainbat eskola ditugu.
130 pilotari baino gehiago gara (neskak eta mutilak) adin guztietakoak, 5 urtetik 55 urtera bitartekoak. 8 entrenatzaile ditugu eta Egoki Fisioterapiaren laguntza.
Gure klubak, hein handi batean, Getxo Kirolaki esker funtzionatzen du, bere instalazioak utzi eta baliabideak ematen dizkigulako.
Euskal pilotak koordinazioa, oreka, mugikortasuna, arintasuna, indarra eta erreflexuak hobetzen ditu. Historia handiko kirola da Euskal Herrian eta munduko beste leku batzuetan.

2023-2024 denboraldia.
LAGUNTZAILEAK: